Iortia Antzerki taldearen berria

Guaixe 2024ko api. 22a, 11:15
Iortia Antzerki Taldeko kideak. IORTIA

Apirilaren 27an, larunbata, 'Tres años después' lana mustuko du Altsasuko antzerki taldeak, Iortia kultur gunean.

Iortia Antzerki Taldeko kideek urtero sortzen duten oholtzara eramaten duten antzezlana. Aurten 'Tres años después' lana aurkeztuko dute apirilaren 27an, larunbata, 19:00etan, Iortia kultur gunean. Duela hiru urte gaizki zuzendutako misil nuklear batek meteorito bat suntsitu zuen, Etxarri Aranatz tamainakoa zen, eta zuen Lurrean erortzeko asmorik, baina kolpearen ondoren, bere zati kutsatuak planeta osoan barreiatu ziren, hondamendia eraginez. Bizitza guztia desagertu zen, edo ia guztia. Sakanako bazter batean emakume eta gizton talde batek aurrera jarraitzen du, ahal duen moduan edo, hobe esanda, uzten dieten moduan. 'Tres años después' antzezlanerako sarrerak Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian eros daitezke, 5 eurotan.

Juli Alvaro, Juana Santano, Amelia Lapuente, Alberto Alvaro, Reme Pagan, Sergio Molero, Isabel Borrega, Ione Pelaiz eta Beatriz Ganuza dira Altsasuko antzerki taldeko kideak. Zuzendaria Birjiñe Albira da.