Futbola

Oier Gastesi altsasuarraren Bilbao Athletic mailaz igo da

Guaixe 2024ko api. 22a, 11:50
Bilbao Athletic-eko jokalariak maila igoera ospatzen, Oier Gastesi tartean. ATHLETIC CLUB

Bigarren Federazioa mailatik Lehen RFEF mailara igotzea lortu du taldeak, eta jokalariek gogoz ospatu dute

Athletic Club taldearen filiala, Bilbao Athletic, denboraldi itzela egiten ari da. Carlos Gurpeguik zuzentzen duen talde bizkaitarrak Bigarren Federazioa mailatik Lehen RFEF mailara igotzea lortu du, asteburuan Real Sociedad C taldearekin husna berdindu, eta liga irabazi eta gero. Oier Gastesi Serrano altsasuarra Bilbao Athletic-eko atezainetako bat da, Alex Padillarekin batera, eta taldekideekin gustura ospatu zuen igoera. Athletic Club-endako, urte gozoa.