Altsasuko dendarien egun handia

Guaixe 2024ko api. 22a, 08:45
2022ko Altsasuko Merkataritza Jaia. ARTXIBOA

Apirilaren 27an, larunbata, Altsasuko Merkataritzaren VI. Jaia izanen da.

Altsasuko Dendarien Elkarteak Merkataritza festaren seigarren edizioa ospatuko du apirilaren 27an, larunbata, Foru plazan. Bestek beste, haurren txokoa, 1.500 euroko zozketa, merkatariari omenaldia eta enpanada erarldoiaren dastaketa izanen dira. Gainera, sagardo onenari zazpi sari irabazi dituen Baldorba Naturel eta Sagarraleku sagardoa dastatzeko aukera izanen da, prezio herrikoian. Enpandaren dastaketak 2 euroko prezioa izanen du ere. DJ Sergei arduratuko da festa musikarekin girotzeaz.

Merkataritzaren Jaia Altsasuko Dendarien elkarteak, Altsasuko Udalak eta Nafarroako Dendak elkarteak antolatu dute, Ondalan eta Baldoba Naturelen laguntzarekin. Nafarroako Gobernuak diruz lagunduako jarduera da ere.

Altsasuko Merkataritzaren VI. Jaia

Apirilak 27 larunbata

Foru plazan

18:00 Haurren txokoa, Liburunda paperdendaren eta Arkatz Liburudendaren eskutik.
DJ Sergei.
Sidra Baldorba Naturel eta Sagarraleku dastaketa.

18:30 Parte hartzaileen artean 1.500 euroko zozketa.

19:00 Merkatariari omanaldia.

19:30 Enpanda erraldoiaren dastaketa.