euskal duatloia

Arkaitz Jauregi, III. Euskal Duatloian hirugarren

Guaixe 2024ko api. 23a, 12:00
Arkaitz Jauregi, urdinez, txapeldunetik gertu. IBON ERRAZU

Ugaitz Mugerzak jantzi zuen txapel preziatua

Apirilaren 21ean, igandea, III. Euskal Duatloiko finala jokatu zen Azpeitiako zezen plazan. Kanporaketan sailkatutako sei aizkolarik jokatu zuten finala: Ugaitz Mugerzak, Ibai Soroak, Oier Kañamaresek, Arkaitz Jauregik, Suharri Rodriguezek, eta Xabier Zalduaren ordez aritu zen Julen Kañamaresek. Egin beharreko lana ez zen edonolakoa: 45 ontzako lau enbor etzan erdibitu, gero 4 km-ko korrikaldia egin, eta, azkenean, zutik kokatutako 45 ontzako lau enbor erdibitu. 

Lanak egiten azkarrena Ugaitz Mugerza izan zen (31:56), Oier Kañamaresen (33:48) eta Arkaitz Jauregiren (33:54) aurretik. Atzetik Ibai Soroa (34:51), Suharri Rodriguez (35:17) eta Julen Kañamares (40:24) sailkatu ziren. Mugerza nagusitasunez gailendu zen, baina aitortu zuenez, “nahiko” sufritu zuen, eta txapela lortzeagatik “oso pozik” zegoen. Mugerzak bi modalitateak ongi menderatzen ditu, eta 2022an lortutako txapela aurten berritu zuen.  

Arkaitz Jauregi joan zen urtean laugarren izan zen eta aurten hirugarren, Oier Kañamares bigarrenetik 6 segundo eskasera.