futbola

Altsasuk eutsi zuen, baina Burlades liderra gailendu zen

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:20

Gizonezkoen Preferente mailako 28. jardunaldiak ez zuen Altsasun punturik utzi

Preferente mailan Altsasuk lidergoa jokoan zuen Burlades B liderra hartu zuen. Partida erritmo onean hasi zen, eta Altsasuk ongi egin zion aurre liderrari. Atsedenaldira husnako berdinketarekin joan ziren bi taldeak. Bigarren zatia hasi eta 10 minutura Burladesek Angel Vergararen baja betetzen zuen Ekai Urkijoren atea zulatzea lortu zuen, eta nahiz eta Altsasu saiatu, markagailua ez zen gehiago mugitu eta hiru puntuak Burlatara joan ziren.

Sailkapenean lidergoari eutsi dio Burlades B taldeak (57 puntu) eta 3 puntura du Gazte Berriak (54 puntu). Apirilaren 27an, larunbata, sailkapenean hirugarren eta goiko postuengatik borrokan dagoen Beti Casedano (52 puntu) izango du aukari Altsasuk, Casedako La Laca futbol zelaian, 17:00etan.