Txirrindularitza

Luca Martinez bigarren Lizarran

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:00
Luca Martinez, podiumean. SAKANA GROUP-ALEA

Kadeteen VI. Si Hablaran Trofeoan lakuntzarra bigarren sailkatu zen, eta Sakana Group talde onena izan zen

Lizarrak kadeteen mailako VI. Si Hablaran Trofeoa hartu zuen apirilaren 21ean, igandea. 55 km-ko lasterketan 145 txirrindulari zeuden izena emanda, eta horietatik 111 sailkatu ziren. Hemeretzi txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen batera helmugara, eta Urko Nazabal (Limousin-Oriako) izan zen azkarrena (1:23:45), Sakana Group-Alea taldeko Luca Martinezen aurretik . Bere taldekide Erik Laiglesia zazpigarren sailkatu zen. Ekai Erdozia (Sakana Group-Alea) 21. postuan iritsi zen, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 41., Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 45., Asier Flores (Quesos Albeniz) 48., Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 54., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 58., Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 65., Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 81. , Unai Gomez (Quesos Albeniz) 82., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 92., eta Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 97. Taldeka Sakana Group izan zen onena.