Euskaraldia 2025

Nafarroako Gobernuak eta Topaguneak hitzarmena sinatu dute

Guaixe 2024ko api. 24a, 10:31
Euskarabideko Paula Kasares eta Jabi Arakama, Ana Ollo kontseilaria eta Topaguneko Oskar Zapata, Emma Arrizabalaga eta Aritz Santamaria. NAFARROAKO GOBERNUA

Euskararen erabilera soziala sustatzeko eta sentsibilizatzeko lankidetza indartu dute. Hitzarmenaren bidez Euskarak 365 egun programa aurrera eraman eta Euskaraldia ekimena diseinatuko ditu topaguneak

Nafarroako euskararen erabilera soziala indartzeko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dute Ana Ollo Hualdek lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak eta Oskar Zapata Solanok Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak. Hitzarmena 155.000 eurokoa izango da, eta Euskarak 365 egun programa garatzeko eta Euskaraldia diseinatzeko aukera emango du, besteak beste.

Euskarak 365 egun programaren helburu nagusia da hiztunen artean euskararen erabilera bultzatzea, eta aurten bi ekimen izango ditu. Bata gazteengana zuzenduta dago, eta bestea, egunerokotasunean haurrekin harremanetan dauden pertsona helduengana.

Eragile sozial hala nola instituzionalen arteko ekintza bateratuaren ondorioz sortutako Euskaraldia ekimenaren helburua, berriz, euskararen erabilera bultzatu eta bere erabileraren aldeko jarrerak aktibatzea da, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa
Hitzarmen horri esker, Topaguneak, aurreko urteetan bezala, tailerrak eta saioak garatu ahal izango ditu hala eskatzen duten eskualde eta herrietan. Horren adibide da joan den apirilaren 17an Iruñako Kondestableko Jauregian egindako jardunaldia, zeinetara joan ziren Ollo kontseilaria eta Jabi Arakama Urtiaga Euskarabideako zuzendari kudeatzailea. Gero eta aldeko gehiago izenburupean, Topaguneak jardunaldi bat ospatu zuen zeinen helburua zen euskara ikastera hiztun berriak erakartzea, hitz egiten dakitenak aktibatzea eta euskararen aldeko hizkuntza-ohiturak areagotzea.

Ollo, Arakama eta Zapata bat etorri dira euskararen gaiaren inguruan erakunde publikoen eta gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzean, "gizarte gisa dugun balioa biderkatzen duen eta aukeraz zein indargunez betetako etorkizun batekin lotuta dagoen hizkuntza baita".